Las Palmeras kanpinakIngurumen Kalitateko Agiria dauka. Natur ingurunea errespetatzeko eta ingurumen-inpaktua gutxitzeko garatzen duen politikari esker eskuratu du.
Hori dela eta, langile eta bezeroen artean ohitura egokiak eta ingurumen-kontzientzia sustatzen dugu.
Honako hauek dira gure apustuetako batzuk:
Ura aurreztea
Kontsumoa gutxitzea eta baliabide urri eta baliotsu honen ganorazko erabilera bilatzea. Horregatik, kanpinak kontsumo baxuko irizpideak betetzeko elementuak ditu, hala nola minutuko 10 litro baino gutxiagoko ur-emaria duten dutxak, minutuko 9 litro baino gutxiagoko txorrotak eta 6 litro baino gutxiago deskarga duten komunak. Gure lorategietako ureztatze-sistemak tantaz tantakoak dira eta ur zikinetarako araztegi bat ere badugu.
Eraginkortasun energetikoa
Eguzki-hartzaile termikoak dauzkagu, eguzkiaren energia igerilekuko ura berotzeko aprobetxatzeko. Halaber, kanpinaren gune komunetako argiztapenerako errendimendu handiko lanparak dauzkagu, pizte eta itzaltze automatikoko zelulekin eta erloju tenporizadorearekin. %90tik gorako errendimendua duten galdarak ere baditugu.
Hondakinen kudeaketa
Kanpinean bilketa selektiboa egiten da ondorengo hondakinetarako: beira, paper eta kartoia, plastikozko ontziak, tetrabrika, metala, pilak, lanpara fluoreszenteak, hondakin organikoak eta sukaldeko olioak. Era berean, poltsa ekologikoa ematen diegu bezero guztiei supermerkatura erostera joan daitezen, plastikozko poltsak kentzeko politika garatzen baitugu.
Paisaiaren integrazioa
Kontuan izan behar da kanpina itsasoaren ondoan dagoela eta Aiguamolls de l’Empordà parke naturalaren mugan. Ingurumenari diogun errespetuagatik, gure instalazioak inguruotako eraikuntza-irizpideen arabera egin ditugu, eta lorategiak bertoko eta Mediterraneo inguruko landareak erabiliz atondu ditugu
Ingurumenerako gomendioak
Gure bezeroak ingurumenaren babesean modu aktiboan parte hartzera animatzen ditugu, ingurua eta baliabideak errespetatuz. Honako hauek dira gure gomendioetako batzuk:
Ura
- Saihestu komuna paperontzi modura erabiltzea.
- Txorrota itxi urik erabiltzen ez denean.
Energia
- Argi naturala aprobetxatu eta lanparak itzali erabiltzen ez direnean.
- Ur hotzarekin garbitu.
- Ekipamenduak gailuaren etengailuarekin itzali eta ez urrutiko agintearekin, energiaren etengabeko kontsumo ez beharrezkoa saihestearren.
Hondakinak
- Hondakinak banandu bilketa selektiboko edukiontziak erabiliz.
- Erabilera bakarreko ontziak erabiltzea saihestu.
- Erabili kanpinaren harreran ematen dizuegun poltsa.
- Aukeratu ontzi itzulgarria duten produktuak.
- Beira lehenetsi plastikoaren aurrean, birziklatzeko errazagoa da eta.
Garraioa
-
- Natur ingurunea deskubritzeko motorrik gabeko garraioa erabiltzea lehenetsi behar da.