Ingurune pribilegiatu bat

Gironako eskualdeek bisitariak nahi duen guztia eskaintzen dute: kultura, aisialdia, merkataritza, gastronomia, kirola… Autoz, ordu erdi eskas batera, ezin galtzekoak diren herri askotara heltzen da. Azpimarratu behar da Las Palmeras kanpina Aiguamolls de l’Empordà parke naturalaren ondoan dagoela, eta inguruan interes historiko, artistiko eta kulturala duten beste leku batzuk ere badituela.

“Aiguamolls de l’Empordà” parke naturala

Kataluniako bigarren hezegunerik garrantzitsuena da Ebroko Deltaren ondoren. Gutxi gorabehera 4.730 ha-ko azalera du eta horietatik 825 erreserba integrala dira. Oso nabarmentzekoa da parkeak duen fauna- eta flora-aniztasuna.

Trianlegu daliarra (Figueres/Cadaqués/Púbol)

Salvador Dalí artista handia da triangelu daliarraren ardatza; Figuereseko Dalí antzerki-museoa artistak berak ezarri zuen Figuereseko udal-antzoki zaharrean. Bertan, Salvador Dalíren hainbat eta hainbat artelan ikusi daiteke, bere lehen esperientzia artistikoetatik eta bere lan surrealistetatik, haren bizitzaren azken urteetako obretaraino;Portlligateko museo-etxea Cadaqués herrian dago eta Dalík izan zuen bizileku egonkor bakarra izan zen. Bertan bizi eta lan egin zuen Gala 1982an hil zen arte; orduan, Púboleko Gala Dalí gaztelura joan zen bizitzera, eta espazio hori bere musaren mausoleo bihurtu zuen. [Informazio gehiago]

Peralada

Mahastiz beteriko paisaia liluragarri batek inguratutako udalerria da. Nabarmentzekoa da Palauko Gaztelua –estilo arkitektoniko ugariren benetako erakusgarria-, Carmeko komentua eta Sant Doménecheko klaustroa. [Informazio gehiago]

Port de la Selva

Kostaldeko herria da, XI. eta XII. mendeko Sant Pere de Rodes monasterio beneditarraren oinean. Talaia horretatik Llançàko badiaren ikuspegi ederra dago [Informazio gehiago]

L’Escala –Empúries

Emporioneko hondarrak ikus daitezke. Emporion penintsulako aztarnategi arkeologiko bakarra da non hiri greko baten hondarrak hiri erromatar baten hondarren ondoan dauden. Hiri erromatarra kristo aurreko I. mendean sortu zen, aurreko mendean bertan ezarritako kanpamendu militar baten gainean.

Pals

Kostaldean dago eta bere alde zahar gotikoak Multzo Historiko Artistiko Nazionala izendapena du. Kaleak galtzada-harrizkoak dira eta etxe nobleak daude alde bietan. Bisitariak ezin du kaleetan barrena “galtzeko” aukera galdu. [Informazio gehiago]

Girona

Girona Katalunia osoan nortasun handiena duten hirietako bat da. Iragan historiko garrantzitsua du eta benetan ikusgarria den monumentu-multzoa. Gironatik paseatzea aurkikuntza handia da, izan ere, kaleetan barrena galtzeko eta iraganaren arrastoak kontenplatzeko txoko txiki zein handiak ditu: erromanikotik gotikora, komunitate judutik musulmanera. Gironako “Call”-ak, antzinako auzo juduak, badu oraindik ere etxarte eta kalezulo estu eta gurutzatuen magia. Katedrala, XIV.-XVII. mendeetakoa, auzo horretan bertan dago eta eraikin ikusgarria da, munduko nabe gotikorik handiena dauka eta. Bertan daude baita ere bainu arabiarrak, Sant Pere de Galligants-eko monasterioa edota Sant Feliu-ko kolejiata gotikoa. [Informazio gehiago]

Girona.onyar.vista.tipica

Besalú

1966. urtean Multzo Artistiko Nazionala izendatu zuten hiri hau, duen balio arkitektoniko handiagatik. Nabarmentzekoak dira, batez ere, bere zubi erromanikoa eta bere iragan judua. [Informazio gehiago]

For the correct visualization, you must accept cookies.