Kanpinaren funtzionamendu ona zaintzeko, barruko araudia errespetatzeko eskatzen dizugu.
- Kanpinaren barruan atondutako bideetatik baino ezin da ibili –ez partzeletatik- eta gehienez 5 km orduko abiaduran.
- Errespetatu, mesedez, isiltasuneko orduak, gauerditik goizeko 7ak arte.
- Txakurrek loturik joan behar dute beti, eta debekaturik daukate igerilekuaren, jatetxearen, bungalowen eta komunen gunera sartzea. Txakurrak partzeletan onartzen dira, baina gehienez 2 partzela bakoitzeko. Kanpinera ezin dira sartu honako arraza hauetako txakurrak: bullmastiff, doberman, dobatxakur argentinarra, Bordeleko dobatxakurra, Napoliko mastina, Pit Bull, presa canario, rottweiler, tosa japoniarra, american Staffordshire terrier, Steffordshire bull terrier, Fila Brasileiro, Tosa Inu eta Akita Inu.
- Igerilekuan ezin da koltxonetarik, pilotarik edo beirazko gauzarik erabili.
- Uztailean eta abuztuan ez da bisitarik onartzen. Gainerakoetan, egun bateko egonaldiari dagokion prezioa kobratuko da, partzela eta pertsonako ezarritako prezioen arabera.
- Komunen aurrealdean dauden oin-garbitokiak erabili behar dira hondarra kentzeko dutxetara sartu aurretik.
- Ezin da kreditu-txartelaz ordaindu.
- Kanpina eta 12etan eta bungalowak 11etan utzi behar dira.
- Telefono- eta fax-mezuak harreran utziko dira. Bezeroari larrialdi-kasuetan baino ez zaio horren berri emango.