Jarduera

Animazioa

Gazteenentzat

Eskolako oporren aldian animazio-zerbitzua dugu etxeko txikienek lagunak egin ditzaten begiraleek prestatutako jarduerekin gozatzen duten bitartean: jolasak, plastikako tailerrak eta bestelako eskulanak.

Kirol-jarduerak

Kirolari gazte zein helduentzat futbol, tenis, ping-ping eta bestelakoen txapelketak antolatzen dira.

Musika zuzenean

Taberna-jatetxearen terrazan zuzeneko musika emanaldiak -flamenkoa, rumba eta abar- egiten dira, eta udako hilabeteetan baita disko mugikorra ere.
Bestelako jarduerak

Las Palmeras kanpinean, besteak beste, yoga saioak egiten dira, Aquagym eta urpekaritza-bataioak.

Ur-kirolak:
Las Palmeras kanpinaren aurrez aurre dagoen hondartza ezaguna da bere hondar finagatik, ur lasaiengatik, eta ur kirolak praktikatzeko ezin hobeak diren etengabeko haizeengatik.
Gure Beach Area by Kite Experience eskolak honako ikastaroak eskaintzen ditu: 
  • Kitesurf
  • Windsurf
  • Surf
  • Paddelsurf
  • Wingfoil
Goiza ezin aproposagoa da SUP ohol batekin arraun egiten ikasteko; eguerdian, berriz, leun jotzen du haizeak eta egokia da Kitesurf, Windsurf edo Wingfoilean hasteko. Arratsaldez gogorrago jotzen du haizeak, eta orduan dator windsurfzaleen unea, edo olatu txikietan surfeatzekoa.
Beach Area Las Palmerastik eskolak deskontuak eskaintzen ditu kanpinarentzat (galdetu harreran edo zentroan bertan). 
Probatzera animatzen bazara, galdetu animazioan, doako jarduerak egiteko egun bat daukagu eta!
Espero dut Costa Bravako txoko eder honetaz gozatzea :)
Sergi Sánchez
Beach Area-ko zuzendaria